Uterga eta Barricartek irabazi dute Iruñerriko erremonte profesionaleko lehen txapela (Mon, 12 Apr 2021)
Apirilaren 9ko final ikusgarriak 35-31 irabzi zieten Ezkurra II.a eta Saldiasi
Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek irabazi dute Iruñerriko erremonte profesionaleko lehen txapelketa, apirilaren 9an Labriten jokatutako final ikusgarrian Josetxo Ezkurra doneztebarrari
eta Aimar Saldias oiztarrari 35-31 irabazi ondotik.
>> más información
Baztan erraz nagusitu zaio Donezteberi kadete mailako futbol derbian (Mon, 12 Apr 2021)
Nafarroako Preferente mailan etxetik kanpo zazpi gol egin ditu Doneztebeko futbol talde nagusiak
Aste Santuko atsedenaldiaren ondotik lanera bueltatu dira eskualdeko kirol talde gehienak. Futbolean, galduz hasi du jautsiera fasea Baztango talde nagusiak. Doneztebek, aldiz, zazpi gol eginda
bueltatu zen Larragatik. Kadete mailako derbian, Baztan erraz nagusitu zitzaion Donezteberi (0-6). Areto-futbolean galdu egin zuen Gure Txokoak.
>> más información