Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat. Talde horren zenbait lanetarako musika eta testuak sortuak ditu. Bi liburu argitaratuak ditu bere zenbait antzezlanen bildumekin: Erleak, satorrak, beleak (EDO!, 2016) eta Zerrakuretan (Susa, 2021). Musika arloan, Ixuriak (2004) eta Ez naiz deusen jabe (2007) diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera, eta LedSilhouette dantza konpainiaren Concavo-Convexo (2019) lanarentzat musika sortu du.